Durangoko LipDub arrakastatsua, 2011ko urtarrilaren 1ean sarean

6 Dec

Kitto! Independentziaren alde Durangon grabatu da dagoeneko Lip Duba. Asko izan dira, ehunka, gerturatutakoak. Adin eta jatorri ezberdinetako jende ugari, kolore askotarikoa, baina batez ere berdea izan da gure kolorea.

Orain edizio lanak egin, sarea ondo antolatu eta 2011ko lehen egunean, arratsaldeko 20:11tan ikusi ahal izango duzue hemen.

GARA egunkariak, bere edizio digitalean  lip dub koloretsu honen grabazioaren bideoa plazaratu du dagoeneko.

Tags: , , ,

6 Responses to “Durangoko LipDub arrakastatsua, 2011ko urtarrilaren 1ean sarean”

  1. bedaio3000 2010/12/06 at 3:41 pm #

    Gerturatzerik ez det izan, baño ikusteko desiatzen nago!
    Zain…

  2. nerea kanpo otaolea 2010/12/06 at 5:48 pm #

    INDEOENDENTISTAK GARELAKO…………..
    GORA GU ETA GUTARRAK!!!!!!!!!!
    GORA EUSKAL HERRIA!!!!!

  3. jotake 2010/12/06 at 10:10 pm #

    gara egunkariak zintzilikatu du lib duparen making of txiki bat: http://www.gara.net/bideoak/101206_durango_lipdup/index.php

  4. ninaz 2010/12/06 at 10:27 pm #

    arrakastatsua? sentitzen dut, baina ni iritsi ezberdiñekoa naz… Gu behintzat nahiko desilusionaute urten gara. Jendetza bildu da bai, ta POZIK! alde horrengatik (nahiz eta Kataluniakoa lortu ez dugun zaila bazen eh!!!)
    Lip dupa gugana heldu denean ez gaitu prest harrapatu, eta gure ondokoek berdiña esan dute. Uste genuen entsaioa zela gugana heldu den hori baie, antza ez da halan izan. Gu behintzat harritu egin gara eta nahiko desilusionatuta urten gara, beste grabaketa bat espero genuen. Dena den badakit zaila dela holako ekitaldi bat antolatzea, eta pozten naz antolatu izanaz, baie bueno iritsia eman nahi nuen, bigarren grabaketa baten penaz geratu gara.

    • Mikel 2010/12/07 at 1:02 pm #

      Beno, batzuetan horrelakoak Tourra bezalakoak izaten dira: egun osoa pasatzen ikkusteko eta gero denbora laburrean gertatzen da dena.

      Gu ere han ibili ginen eta sorpresaz hartu genuen, batez ere jende asko zegoenez ez zelako ikusten ondo non zegoen mugimendua… baina berez esan ziguten 13:00tan gure lekuan egoteko eta pasatzerakoan dantza eta kanta egiteko… eta hala egin genuen.

      Suposatzen dut ez bazuten bigarren tomarik egin lehenengoan irudiak balekoak izango zirelako edo izango zela.

      Animo antolatzaileei… hurrengoan askoz gehiago eta askoz hobeto!

  5. Gorribeltzanafarra 2010/12/07 at 4:28 pm #

    Arratsaldeon:
    Gu han izan gera eta Independentziaren aldeko lehen lip dub-a izateko bikaina iruditu zaigu.Oso bibrazio positiboak antzeman ditugu eta jendea pozik.
    Ilbeltzaren 1-erarte ez omen duzue edizioa egiten eta amaituko.Tira, lasai, hartu beharreko denbora eta ahal duzuen hoberen egin, ziur horrela izango dela eta.
    gure artean komentatu genuen hau lehenengoa izan behar duela bainan independentziaren aldeko lip dub-ak pixkanaka eta zabalera begira, goruntz joan behar duela.Hortarako eta nahiz eta badakigun oraindik azkarregi izan, ideia botatzen dugu proposamen gisa.Hurrengo lipdub-a, alegia “Independentziaren aldeko bigarren lipdub-a” 2011-ko Aberri egunerako 2 eta ordurako beharko litzateke grabatuta egon “Independentziaren aldeko abestia”.Ongi izan eta zorionak guztioi, batez ere antolatzaileei!!!!!!

Leave a Reply